Sozietate profesionalak

Martxoaren 15eko 2/2007ko Legea indarrean sartu zenetik, helburu gisa psikologia burutzea duten (esklusiboki nahiz beste lanbide kualifikatu eta kolegiatu batean ere jardunez, baldin eta bateraezina ez bada) eta egoitza soziala eta burutzen duten jarduera Elkargoaren lurralde-esparruan dauzkaten sozietateek (merkataritzakoak zein zibilak) Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialaren kide bilakatu behar dute Sozietate Profesionalen Erregistroan izena emanez.

NAFARROAKO PSIKOLOGIAREN ELKARGO OFIZIALAREN SOZIETATE PROFESIONALEN ERREGISTROAN IZENA EMATEKO ESKAERA

 

lkargoaren Sozietate Profesionalen Erregistrorako altaren eskaera dagokion inprimakia betez egin behar da, eta sozietate profesionalaren legezko ordezkariak sinatu behar du.

Deskargatu inprimakia: solicitud_alta_registro_sociedades.pdf

. Eskabideari honako dokumentazio hau atxikituko zaio:

  • Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Sozietate profesionalaren fundazioaren eskritura.
  • IFK txartelaren fotokopia.

Elkargoko kide izateko alta aurrez aurre egin behar da elkargoaren egoitzan: Iharteko monasterioaren kalea, 2. etxabea, atzealdea.

Izapidea webgunearen bidez hasteko eska daiteke. Edonola ere, ezinbestekoa izango da derrigorrezko dokumentazio originala Elkargoaren idazkaritzan aurkeztea, alderaketa egin ahal izateko.