Nola elkargokide egin

Nola elkargokide egin

   Elkargoko kide izateko alta aurrez aurreegin behar da elkargoaren egoitzan: Iharteko monasterioaren kalea, 2. etxabea, atzealdea.

Izapidea webgunearen bidez hasi behar da aldez aurretik, inprimaki hau betez: http://www.colpsinavarra.org/user/register

Zure datuak jaso ondoren, zurekin jarriko gara harremanetan, aurrez aurreko hitzordua emateko.

Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Lizentzia- edo gradu-titulua, edo unibertsitateak igorritako eta indarrean dagoen ordezko ziurtagiria.

Atzerrian lortutako titulua baduzu, tituluaz gain, dagokion ministerioak igorritako HOMOLOGAZIO-ZIURTAGIRIA ere aurkeztu beharko duzu.

  • Osasun Psikologia Orokorrean masterra edo Psikologia Klinikoko Espezialista-titulua edo -gaikuntza (PIR) baduzu, originala eta titulu edo ziurtagiriaren kopia.
  • NANa, pasaportea, IFZ edo egoiliar-txartela.
  • Txartel-tamainako argazkia.

Ezinbestekoa da gradu, lizentzia edo masterraren tituluaren originala eta kopia aurkeztea, alderaketa egin ahal izateko.

Elkargokide bilakatzeko kuotak:

  • Izena emateko kuota: 167,40 € (95,40 € matrikularako dira, eta 72 €, berriz, kuota gehigarrirako). Azken promozioko gradudunentzat: 119,70 €
  • Elkargokide-kuota: 16,70 €/hila (sei hilez behin kobratzen da, urtarrilean eta uztailean; 100,20 €/seihilekoa). Elkargokide bilakatzean, seihileko horren zati proportzionala kobratuk da.