Ekargokideak izatearen betebeharrak eta onurak
Abenduaren 22ko 25/2009 Legeak (5. artikuluan otsailaren 13ko Elkargo Profesionalei buruzko 2/1974 Legea aldatzen duen jarduera eta zerbitzuetarako sarbide libreari eta jarduera horietan aritzeari buruzko legera egokitzeko zenbait lege aldatzen dituenak) honako hau adierazten du:
«Elkargoan inskribatutako lanbideak burutzeko, dagozkion Elkargoaren parte izan behar da, estatuko legeak horrela xedatzen badu».
Psikologiari dagokionez, legez derrigorrezkoa da. Beraz, Psikologoen Elkargoen sorkuntzari buruzko abenduaren 31ko 43/1979 Legeari jarraikiz, elkargokide izatea nahitaezkoa da. Ondorioz, Psikologian jarduteko ezinbestekoa da dagokion Elkargo Profesionalean egotea.
Zeintzuk dira Elkargoak eskaintzen dituen onurak?
Elkargokide bilakatzean, botere publikoen aurrean zure interes profesionalak babestuko dituen erakunde batean sartzen zara.
Elkargoak lanbidean eragina izan dezaketen legedi, araudi eta proiektuetan egindako eguneratze guztiak jakinaraziko dizkizu.
Elkargoak birziklatze profesionala errazteko antolatzen duen trebakuntzan parte hartu ahal izango duzu.
Bizipenak partekatzeko eremua izango duzu.
Gainera, hainbat zerbitzuz gozatu ahal izango duzu: lan-poltsa, erantzukizun zibil profesionalaren asegurua, aholkularitza, etab.