Dekanoaren gutuna

Esperientzia eta Konpromisoa

Junta de Gobierno del Colegio de Psicólogos de Navarra

Dekano, dekanorde, idazkari, diruzain eta bost kidek osatua.
Bere funtzionamendua eta eskumena errazteko, batzorde/lantaldeak, gai ezberdinetako aholku-batzordeak eta zehazki batzorde deontologikoa ditu.

Rosa Ramos Torío
Dekanoa

Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Psikologia Klinikoko arloan Esku-hartze psikologikoa burutzen. 1985etik hartu du parte Nafarroako Psikologiaren Elkargoan, lehen hautagaitzan, arlo klinikoaren arduradun gisa.

BAPEa sortu eta ezartzeko Batzorde Nazionalean hartu zuen parte.

Psikologoeitrebakuntza eman die praktika aplikatuan, Iruñeko UHUN eta Tuterako UHUNeko Psikologiako Praktika Eskolan.

Hainbat profesional trebatu ditu lanean gatazkak eta estresa kudeatzen laguntzeko.

Psikologo, pedagogo eta irakasle espezializatuen trebakuntzan hartu zuen parte NHBBZ (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa) sortzeko.

Merezimendu-lehiaketa bidez, Nafarroako Gobernuaren Gizarte Ongizate Saileko bikote adoptatzaileen egokitasunaren ebaluazioan ere hatu zuen parte.

Hainbat urte daramatza komunikabide ezberdinetan psikologoek pertsonen ongizatea garatzeko duten garrantzia dibulgatzen.

Gaur egun, Psikologiako Kontseilu Nagusiko  batzordekidea eta Lanbidearen Garapen Pribatuaren saileko koordinatzailea da.

IDAZKARIA ETA LAN, ERAKUNDE ETA GIZA BALIABIDEEN ARLOETAKO PSIKOLOGIAKO BATZORDEKIDEA

Hamar urte baino gehiagoko eskarmentuagiza baliabideetako arloan hainbat enpresatan. Elkargorako duen helburua komunikazio-foru irekia ezartzea da, jardunbide, eredu eta ideia ezberdinak partekatu ahal izateko.

 

Sare sozialak
DEKANORDEA ETA PSIKOLOGIA JURIDIKOKO BATZORDEKIDEA

Auzitegi-psikologoa Justizia-Administrazioan. Ia jurisdikzio guztietan egin du lan: probintzia-auzitegiak, adingabeen epaitegiak, familia-epaitegia, instrukzio-epaitegia, zigor-arloko epaitegia, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia, lehen auzialdiko epaitegia eta espetxe-zaintzako epaitegia. 

PSIKOLOGIA KLINIKOKO ARLOKO BATZORDEKIDEA

Psikologian lizentziaduna UNEDen. Psikologia klinikoan espezializatua. Masterra Jokabide-terapian UHUN. Masterra Psikologia Klinikoan eta Osasun-Psikologian ISEPen.

Jardun librea lanbidean Centro de Psicología Methodos zentroan 1995etik 2019ra.

2019an Osasunbidean- hasi zen lanean. Gaur egun, psikologo kliniko gisa dihardu Antsoaingo Osasun Mentaleko Zentroan.

2021eko ekainetik Psikologia Klinikoaren arloko batzordekidea da Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordean.

Rosa de Cruz
ESKU-HARTZE SOZIALEKO ARLOKO BATZORDEKIDEA

Familia- eta bikote-terapeuta. 2005etik Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan psikologo gisa dihardu. Burlatako Haur eta Nerabeekiko Tratu Onak Sustatzeko Sarearen kidea da, eta bertan haur eta nerabeentzako arreta sustatzen hartzen du parte.

David Brugos Miranda
Diruzaina

Psikologian lizentziaduna eta doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Elkargokidea izan da profesional gisa lanean hasi zenetik, eta Nafarroako PEOko kide 2008tik.

2016an, Espainia osoko elkargokideen artean hautatu zuten duela gutxi sortutako PEOKNaren Psikoterapia Dibisioko lehen Zuzendaritza Batzordeko batzordekide gisa.

Duela 14 urte da Psikologia Klinikoan espezializatutako psikologoa, eta denbora horretan zehar osasun mentalaren hainbat dispositibo publikotan egin du lan Madrilen, Errioxan eta Osasunbidean (duela 9 urte). Helduekin eta, orain dela sei urte, haur eta gazteekin egin du lan (Haur-Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan).

Duela bi urte da Psikologiako irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitatean eta Madrilgo Nebrija Unibertsitatean.

Lidia Rupérez Lana
HONDAMENDIETAKO ESKU-HARTZEAREN ARLOKO BATZORDEKIDEA

Osasun-psikologo akreditatua. Masterra Psikologia Klinikoan eta adimen emozionalean aditua. Gaur egun arlo pribatuan egiten du lan.

2004tik Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialaren Larrialdi eta Hondamendietarako Esku-Hartze Psikologikoaren taldeko kidea da. 2017an esku-hartzeko talde horren batzordekide kargua hartu zuen.

Tania Camino
ZAHARTZE-PROZESUEN PSIKOLOGIAKO BATZORDEKIDEA

Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Osasun-psikologo akreditatua.

2005etik egin du lan psikologo gisa zahartzearen arloan hainbat egoitza-esparrutan eta, ondoren, zenbait urtez aritu zen lanean ADACENen psikologo gisa. Gaur egun eta duela 6, Nafarroako hezkuntza-sare publikoko hezkuntza-orientatzailea da.

2015etik Nafarroako Psikologiaren Elkargo Ofizialaren Zahartze-prozesuen psikologia taldeko kidea da. 2018an taldearen koordinatzaile kargua hartu zuen.

Orain dela urte bat Psikologiako irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.